Sorafolk 2025 martxoaren 15ean egingo da larunbatez

Musikariak iazko Sorafolk jaialdia.

Biolin, biola eta biolontxelojoleak batuko gara elkarrekin jotzera.

SoraFolk jaio zen, bailarako arrabita joleen harira, topaketa bezela baina baita gazte eta txikienak ere elkarrekin abestiak ikasi eta jotzera bultzatzeko.

Aurten ere bailarako musikari asko espero ditugu elkarrekin musika sortzeko asmoz. Irakasleak joan den urtekoak izango dira Beñat Askargorta eta John Prieto Bergararrak eta Kiku Puges Eibarren bizi den txelo jole katalana.

Bakoitzak abesti bat irakatsiko du, poliki eta buruz era didaktiko eta ludikoan, eta gero arratsaldean denok batera ensaiatu eta kontzertutxo bat eskeiniko dugu herrigunean. 

Musikariek izena eman dezakete izena emateko online fitxan.