Santa Ageda bezperako kalejira

Otsailaren 4an, martitzenean, arratsaldeko 18:00etan, Musika Eskolako ikasle eta irakasleak Santa Anatik abiatuko gara, bertSorako eta Ezoziko Ama abesbatzako kideak lagun hartuta. 

Aurten ere ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezperako abesti eta Koplak abestera irtengo gara kalejiran. Bidelagun izango ditugu bertSora bertso eskolako eta Ezoziko Ama abesbatzako hainbat kide.  

18:00etan hasiko gara Santa Anako plazatxoan, eta Kontzejupean geldialdia egin ostean, Plaza Zaharreko Karpan amaituko dugu kopla kalejira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.