KONTZERTU BIKAINA Igande hontan!!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

URRIAK 13an ANTZOKIAN, 12:30etan "Jazz for children" kontzertu dibertigarria.

Jazz musika txikienekin partekatu eta alde dibertigarria erakusteko asmoarekin Gaztelupeko Hotsak disketxeak Kontzertu berezi hau eskeiniko du ANTZOKIAN Igande honetan URRIAK 13an. 12:30etan izango da eta SARRERA LIBREA izango da gainera! 

Aukera paregabea musikaz gozatzeko, eta haiekin batera, piskat dantzatu eta abesteko aukera izango da, doinu ezagunekin. Bai animazio filme ezagunen musika ezagunekin (Frozen, Gru, Aladdin,...) edota bideojokoen musika Super Mario bezelakoak, hauekin batera, Jazz abesti ezagunak tartekatuz. Musikaz eta bereziki JAZZ musikaz gozatzeko aukera paregabea, haur eta gurasoentzak, adinguztetako publikoari zuzendua!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.