Tronpeta, Tronboi eta Bonbardinoko ikasleak DEBAGOIENAKO KONTZERTUAN

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Aretxabaletako LEIZARRA Musika Eskolan izan ziren, Libe, Olaia, Garazi eta Peru, Susana Irakaslearekin.

Debagoiekeko Musika Eskolen Kontzertua herri ezberdin baten izaten da, eta bailarako Musika Eskolak parte hartzen dugu. Gu Debagoienan ez egon arren, aspaldi parte hartzen dugu, lagunak dauzkagulako eta bailaran barruan sartzen garelako. Aurten Metalezko instrumentuak joan dira Aretxabaletara parte hartzera, gure irakaslea Susana han ere irakaslea delako eta horrela ikasle berriak ezagutu ahal izan dituzte ondoko herrietako metalezko instrumentuetako kideak eta irakasleak. Beti da aberasgarria musikarien artean topaketak egitea. Etorkizunean batera joten arituko dira eta Banda, txaranga edo Orkestarenbaten!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.