Herri Eskolako 170 ume inguru jetsiko dira ANTZOKIRA Musika Eskolak prestatu duen IPUIN DIDAKTIKOA ikustera, entzutera eta batez ere bukaeran abestera. Urtero antolatzen dugu Musika Eskolatik ipuin bat, didaktikoa izateko helburuarekin, umeek instrumentuak ikusi , entzun eta ezagutu ditzaten.
Azken urteetan Musika eta Mugimenduko ikasleak arduratzen dira ipuinari gorputza eman eta protagonista izateaz. Aurten Semifusoren desagerketa misteriotsua argitzerik izango al dute?
Instrumentuak talde ezberdinetan batuta, munduan zehar egingo dute bidaia eta musika estilo ezberdinak joko dituzte. Horientzako koreografia eta abestiak ere sortu dituzte. Espero dugu denon gozagarri izatea!
Eta bukatzeko, duela hilabebe asko Musika Andereñoarekin, Nerearekin, ikasten aritu diren abestia joko dugu denon artean abesteko: Bulego taldearen BUELTAN DA abesti famatua.
ATE IREKIAK ekainaren 1ean, larunbatean, izango dira, eta bertan, ipuina DENOK ikusteko aukera izango duzue!!! 11:30etan plaza zaharrean, ekainaren 1ean, ez ahaztu!!