Aulki mordorxa zegoen ipinita, aurreko urtean motz geratu giñen eta. Eta aurten ere Gaztetxea lepo bete dute Trikitixa eta Panderoko ikasleen familia eta lagunek. Goizean zehar entsegua egiten ari zirenean ateak zabaldu eta trikiti pandero soinuak herri guztian zehar zabaldu dira. jai eguna izanda jende gutxi zebilen kalean, baina asko izan dira doinu alaiek erakarri eta zer zegoen galdetzera hurbildu direnak. Eguerdian jendea sartzen hasi da eta azkenean eserleku guztiak bete dira beste behin. Abesti alaiek eta ikasleen umoreak zuzendu dute saioa. Amaieran denok batera jo dute "Euskaldunak gara" doinu ezaguna. Zorionak guztiei!