Musika Eskolako 2 kide egon ziren Bergarako SOKA TOPAKETAN

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Joan den Larunbatean Bergarako Musika Eskolak antolatuta Soka Topaketa egon zen Seminarixoan

Bergarako Musika Eskolaren 40. Urteurrena ari dira ospatzen aurtengo kurtsoan, eta beraz urtero ospatzen duten APIRILEAN MUSIKA berezia izango da. tartean SOKA TOPAKETA hau antolatu dute, eta bailarako Musika Eskola askotako ikasleak bertaratu giñen, Biolina, Biola, Biolontxelo eta Kontrabaxua jotzera. Jose Miguel Lascurain zuzendariaren batutapean, Oñati, Legazpi, Arrasate, Bergara eta Soraluzeko musikariak aritu giñen 12 musika pieza jotzen denera 40 musikari inguru. Txikienetatik nagusietara oholtza gainean ozta ozta kabitu giñen eta umore onean pasatu genuen goiza. Bailarako gainontzeko musikariak ezagutu eta musika elkarrein jotzeko. Zorionak Bergarako Musika Eskola 40 urte horiengatik, eta eskerrikasko gonbidapenagatik! Soraluzetik Aiuri Gisasola eta Domentx Uzin joan giñen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.