Joan den Asteazkenean Pilpilean Euskara Elkarteak antolatutako AMETSERATZ prozesu partehartzailearen bukaera zela eta, Musika Eskolari eskatu zioten ea musika emanaldi txikitxo bat emango ote zuen. Nagore biolontxeloarekin eta Domentx biolinarekin joan giñen eta "Altsasuko Soka dantza" eta "Saka eta Artikutza" Fandango arinarinak jo genituen, prozesuari bukaera musikala emanez. Euskara ardatz izanda aukeratutako piezak izan ziren, Soka dantzaren melodia aski ezaguna da (baita gabon kanta bezela ere, "Anebduak gaur 24.a") baina azpimarratu nahi izan zuten, euskeraren lana eta kultur lana bateratuta eta sare berdinean daudela, Soka-dantzaren siinbologia ere herritarren elkarlanaren islada da eta bestalde, kantuak dantza bihurtzen dira eta dantzak abesti. Herriko kultur jardunean bezela arlo asko elkarlanean ibili ohi garen bezela. Fandango eta arinarina euskal kulturako pieza bizi, alai eta dantzagarrienak dira. Gure lanak ere horrelakoa izan nahiko luke herriko bizitzan. Eskerrikasko gonbiteagatik eta elkarlanean jarraituko dugu noski!