UDABERRIKO Entzunaldiak hasiko dira Musika Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2024ko api. 17a, 17:11

Apirilak 23an hasiko dira aurtengo Udaberriko Entzunaldiak TXISTUko ikasleekin.

Udaberriko kontzertua kendu zenean Entzunaldien dinamika hasi genuen Musika Eskolan. Entzunaldian tamaina txikiagoko kontzertuak dira, eta instrumentu bakarrekoak izaten dira normalean, monografikoak. Ikasle guztiak ezagutu, elkarrekin zerbait jo, edo bere taldea ekarri, aukera anitzak daude. Batzuetan ikasle gutxi baldin badira, instrumentu batzuk batera egiten dituzte entzunaldiak. Horrela dibertigarriagoa da. Ikuslegoa ere txikiagoa izaten da, intimoagoa. Normalean ikasleen lagunak eta familiakoak etortzen dira entzunaldietara, eta giroa etxekoagoa izaten da. Noizean behin klasean landutakoa erakustea ona eta ederra izaten da, eta eskolan bertan batu eta erakustalditxoa egiteak, ikasle guztiei ematen die aukera. Aurten TXISTUA izango da lehena Apirilak 23an Asteartean, 18:30etan. Normalean Musika eta Mugimenduko gelan izango dira. Baina baliteke Erabilera Anitzeko gelan ere (goiko pixuko azkena) izatea. Hemen daude Entzunaldien datak:

Apirilak 23 TXISTUA, Apirilak 24 GITARRA. Maiatzak 1 eguerdian Trikitixa (GAZTETXEAN), Maiatzak 8 Gitarra eta Baxu Elektrikoak, Maiatzak 22 Flauta eta Txeloak, Maiatzak 29 Klarinete-Saxo eta Metalak, eta Ekainak 5ean Pianoa.