Kantu eta sorkuntza ikasleak ikasitakoa erakusten

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2024ko mar. 22a, 12:49

Soraluzeko Musika Eskolako Musika Kantuz eta Musika Sorkuntza ikasgaietako ikasleek emanalditxoa eskaini diete senideei asteon, segidako bideoak eta argazkiek erakusten duten moduan. Bestalde, apirilaren 23an hasita, eskolan ikasi ahal diren instrumentuen entzunaldiak egiten hasiko dira. 

Entzunaldiekin lotutako zenbait data dagoeneko zehaztuta daude eta falta direnak laster zehaztuko dituzte:

  • Apirilaren 23an, txistuen emanaldia.
  • Maiatzaren hasieran, trikitia eta panderoa.
  • Maiatzaren 8an, gitarra eta baxu elektrikoa.
  • Maiatzaren 15ean, saxoa eta klarinetea.