Bihar, eguaztena, bi batzar egingo dizute Soraluzeko Musika Eskolak deituta. 19:00etan, ezohikoa egingo dute, Estatutuen 26. artikulua aldatzeko batzarra, legeak horrela egitea eskatzen baitie, hau da, batzar nagusitik aparte landu beharra dago puntu hori.
Urteko batzarra
Ezohiko batzarra bukatzean ekingo diote urteko batzar nagusiari, 19:30ean. Honakoa izango da landuko duten gai-zerrenda:
- Aurreko bilerako aktaren irakurketa eta onespena.
- 2022-23 ikasturteko memoria.
- 2023-24 ikasturterako plangintza.
- 2023 urteko balantze ekonomikoa eta 2024rako aurreikuspena.
- Zuzendaritza Batzorderako kide berrien aukeraketa. Lau bazkide berri aukeratuko dituzte, bozketa bidez.
- Galde-eskaerak.