Dagoeneko 17 pertsona SoraFolkerako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Oraindik bada aukera SoraFolk tailerrean izena emateko epea, baina azken egunak dira horretarako. Soraluzeko Musika Eskolatik jakinarazitakoaren arabera, dagoeneko 17 lagunek eman du izena zapatuko tailerrerako eta “oso pozik” daude horrekin. 

Martxoaren 2an, goizeko eta arratsaldeko jardunaldia egingo dute SoraFolk tailerrean. Soraluzeko Musika Eskolatik esplikatu dutenez,  goizean ordu eta erdiko bi saio egingo dituzte eta arratsaldean izango da hirugarren saioa. Horren segidan, kontzertua eskainiko dute ikasitakoarekin. Tailerrean, hiru kantu ikasteko aukera egongo da bailarako biolinjole, biolajole eta biolontxelo joleekin.

Tailerreko irakasle izango dira Beñat Askargorta, John Prieto (argazkian biak) eta Quico Puges. 

Izena eman daiteke HEMEN KLIKATUTA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.