Bergaran egingo den topaketari dagokionez, Seminarixoan izango da, 09:30ean hasita. Hiru saio izango dira eta Lide Viciosa, Irati Ariznabarreta eta Iker Laskurain soraluzetarrek hiruretan parte hartuko dute, Anabel Henao piano-irakaslearen laguntzarekin. Amaieran, piano-jole guztiek eskuratuko dute diploma bana.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME), eta hainbat musika eskolek eta piano irakaslek antolatutako ekitaldia da Pianoaz Gozatzen, lehen Andoainen egiten zen piano jaialdiaren jarraipena edo ordezkapena. Topaketaren helburua da ikasleek pianoaz gozatzea, ikastea, publiko aurrean jotzea eta elkarren artean ezagutu eta saretzea.
Bergaran moduan, beste zortzi udalerritan ere egingo dute Pianoaz Gozatzen jaialdia, eskualdeka: Bergaran, Azkoitian, Astigarragan, Lezon, Zarautzen, Legazpin, Durangon eta Gasteizen.