Santa Ageda ospatzeko Musika Eskolaren kalejira bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Pasa den eguaztenean, kalejiran irten ziren Musika Eskolako ikasle eta irakasleak, bertso-eskolako eta Ezoziko Ama Abesbatzako kideak bidelagun. Ohiko koplak kantatzeaz gain, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen "Oles, oles" kanta abestu zuten ere, makilen kolpeekin batera lurrari esnatzeko eskatuz.
Barruan abestiaren letra osorik.

Oles, oles
lurra esna zaitez
Oles, oles
lurra esna zaitez!

Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
kantuan hasi dira
birigarroak eta zozoak.

Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
dantzari hasi dira
azeriak eta otsoak.

Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan
taupadaka mundu osoak.

Oles, oles, lurra esna zaitez
Oles, oles, lurra esna zaitez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.