Abenduaren 20an (eguaztena) egingo da Gabonetako kontzertua. Denera, 80 ikasle-irakasle inguru igoko dira taula gainera eta, aforoa zaintze aldera, bi saiotan banatuko da.
Lehen saioa 17:30etan Musika Eskolako ikasle txikienek irekiko dute, kantuan; bigarrena, 19:00etan hasiko da, Musika Kantuzeko haurrekin. Emanaldiotan instrumentu eta talde desberdinak ikusteko aukera izango da eta, saio bien bukaeran, Hator hator kantatzen bukatuko dute ikasle denek.
Jarraian iazko Gabonetako kontzertua bideoan laburtuta:
2022ko Gabonetako kontzertua.
Oharra: Kontzertu bakoitzean ohikoa den Gabonetako saskiaren zozketa bana egingo da.