Soraluzeko hiru ikasle gehiago Eibarko Bandan

Eibarko Musika Bandako kideak udaletxe parean.

Hiru soraluzetar batu dira Eibarko Bandara pasa den azaroan: Soraluzeko Musika Eskolako flautako ikasle bat eta klarineteko bi. Barruan ikusgai lehen kontzertuan egin zieten aurkezpena eta jotako kantuetako bat bideoan.

Musika Eskolako sei musikari izan dira Eibarko Musika Bandaren parte orain arte eta, pasa den hiletik, beste hiru ikasle gehitu zaizkie: Oihane Rodriguez (flauta), Jone Zubiaurre (klarinetea) eta Aitor Martin (klarinetea).

Eibarren bertan, Koliseoan, izan zuten lehen kontzertua, azaroaren 26an (Santa Zezilia eguna).

Andoni Vazquez zuzendaria soraluzetarrak aurkezten.

Sei kantu interpretatu zituzten, haien artean, Agustin Zuloagaren Cielito kanta:

Kontzertuko gainontzeko kantak entzuteko egin klik hemen.


Ikasgaien, instrumentuen edo bestelako informazioa jasotzeko: deitu, idatzi edo gerturatu lasai asko Musika Eskolara!