Azaroaren 22an izango da Santa Zezilia eguna eta, aurten ere, herriko kaleak musikaz betetzeko asmoa dugu Musika Eskolako ikasle eta irakasleok: Musika eta Mugimendua, Musika Kantuz, Musika Hizkuntza eta Musika Sorkuntzako ikasleak; trikitixa eta pandero taldeak; Musika Eskolako Txaranga... denera ehun lagun inguru irtengo gara kalejiran musikarion eguna ospatzera.
18:00etan hasita, herriko puntu desberdinetan geldiuneak egingo ditugu hainbat kanta jotzeko, abesteko eta baita dantzatzeko ere:
- Santa Ana kalean hasiko gara “Azaro 22” kanta abesten eta, amaitzean, herri erdigunerako martxari ekingo diogu.
- Udaletxe parean geldialditxo bat egin ostean, Plaza Zaharrerantz abiatuko gara.
- Karpan geldiune luzeena egingo dugu: saio berezia, Musika Eskolako txikienen ikuskizun eta guzti.
- Plaza Berrian bukatuko dugu kalejira, guztiok batera abesten eta ondo merezitako txoripana jaten.
Oharra: euria bada, kalejirako kantu guztiak Plaza Zaharreko karpan aurkeztuko dira, eta osteko txoripana ere bertan eskainiko da.
Bideoan, Musika Eskolako gaztetxoenak kantari iazko Santa Zezilia egunean.
Animatu eta batu kalejirara!