100 tronpetaritik gora batu ziren zapatuan Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Argazkia: Arrasate Musikal.

Pasa den asteburuan Arrasaten izan ziren Musika Eskolako ikasleak Euskal Herriko Tronpetajoleen I. topaketan. Bideoan Soraluzeko tronpetari gaztetxoenak Susana Plumed irakaslearekin, topaketa egunean eskainitako kontzertuan.

Azaroaren 11n, zapatua, Euskadi Brass taldeak eta Arrasate Musikal eskolak antolatutako tronpetajoleen lehen topaketa ospatu zen Arrasaten.

Bertako Juan Arzamendi Musika Etxean batu ziren Euskal Herriko toki desberdinetatik etorritako ikasleak. Goi mailako irakasle eta musikariek gidatutako ekitaldi eta hitzaldi ugari izan zituzten eta, horren ostean, kontzertutxoa eskaini zuten.

Jarraian, Soraluzeko Musika Eskolan tronpetako 2. urtean dauden Libe eta Olaiak interpretatutako abestiaren zatitxo bat entzungai.

 

Tronpeta ikasgaiaren inguruko informazioa jasotzeko: deitu, idatzi edo gerturatu lasai asko Musika Eskolara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.