Musika eta Mugimendua ikasgaiaren saio irekiak

Datorren astelehenean eta eguaztenean, Musika eta Mugimendua ikasgaiaren saio irekiak izango dira Soraluzeko Musika Eskolan. 4-5-6 urteko umeei zuzendutako ikasgaia da Musika eta Mugimendua eta saio irekien helburua da etxeko txikienei zuzenduta musika eskolak duen eskaintza zuzenean ezagutzera eman eta bultzatzea. Bestalde, panderoa ikasten hasteko adina 8 urtera jaitsi dute.

Musika eta Mugimendua ikasgaiaren saio irekiak izango dira astelehenean eta eguaztenean, 4 urtekoendako, 16:45ean eta 5-6 urtekoendako 17:30ean. Ikasgaiaren irakaslea Nagore Sanz izango da. 

Panderoa

Bestalde, panderoa ikasten hasteko adina 8 urtera jaitsi dute eta instrumentu hori ikasteko ez da zertan Musika Hizkuntza ikasi behar. Kasu horretan ere zabalik dago matrikulatzeko aukera.

orrez aparte, 12 urtera arte jaitsi dute beste edozein instrumentu Musika Hizkuntza ikasi gabe ikasteko aukera eta hor ere zabalik dago matrikulatzeko aukera.