Soraluzeko Musika Eskolako Domentx Uzin zuzendariak esplikatu duenez, ipuin musikatuaren helburua da “musika ardatz hartuta ipuina sortzea eta haren bueltan instrumentuak erakusten joatea, estilo desberdinetako musika jotzea eta aprobetxatzea ume txikiekin kanta horietako batzuk jotzeko edo dantzan egiteko”.
Hark gaineratutakoaren arabera, ipuin musikatuaren bukaerako kanta eskolako ume guztiek ikasten dute eskolan, musika ikasgaia baliatuta eta ikuskizunari amaiera borobila emateko, kanta hori denon artean abestuko dute eta bukaeran, musika eskolarako matrikulaziorako paperak banatuko dizkiete eskolako umeei.
Non dago Semifuso? ipuin musikatua taularatuko dute Musika eta Mugimendua ikasgaiko 15 bat umek eta Musika Kantuz ikasgaiko beste 20 bat umek, musika eskolako irakasle guztiek lagunduta.