Zabalik da Soraluzeko Musika Eskolako matrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Ekainaren 9ra arte, zabalik da Soraluzeko Musika Eskolan datorren ikasturterako matrikulatzeko epea. 18 instrumentu ikasteko aukera eskaintzen du herriko musika eskolak, baita Musika Hizkuntza, Musika eta Mugimendua eta Musika Kantuz ikasgaiak ere. Horrez aparte, lau beka izango dira aukeran. 

Honako instrumentuak ikasteko aukera eskaintzen du Soraluzeko Musika Eskolak: klarinetea, saxofoia, pianoa, gitarra, soinua, trikixa, panderoa, txistua, zeharkako txirula, biolina, tronpeta, tronboia, musika kantuz, perkusioa, baxu elektrikoa, musika eta mugimendua, talde instrumentala, banda folk taldea, ganbara musika, musika hizkuntza, gitarra elektrikoa, gazte eta helduentzako musika hizkuntza, bilontxeloa eta bonbardinoa.

Horiek guztiak erakusten eskarmentu luzea duten 12 irakaslek dihardute. 

Musika eskolan izena emateko bi aukera daude: 

  • 1- Musika eskolara bertara joatea.
  • 2- Online egitea, Soraluzekomusikaeskola.eus webgunean izen-ematea atalean dagoen formularioa beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.