Gaurko audizioan, 18 bat ikaslek jardungo dute trikitia, soinua zein panderoa joten, Gaztetxean.
Aita-semeak, Lepoan hartu eta segi aurrera, Uso txuria, Muñagorri eta Erre zenituzten moduko kanta herrikoiak interpretatuko dituzte, besteak beste.
Gaur, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolako trikiti, soinu eta pandero ikasleek audizioa eskainiko dute, Gaztetxean. Itziar Burunza irakaslearen gidaritzapean diharduten ikasle gazteek eta helduek kanta ezagun eta herrikoiak eskainiko dituzte. Interesa duen edozein bertara daiteke. 18:30ean hasiko da saioa. Bideoan, joan den astean eskainitako gitarra klasikoko audizioa.