Txistu audizioaren ondoren, gaur gitarra klasikokoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Azken asteotan, Soraluzeko Musika Eskola bertan erakusten dituzten instrumentuen audizioak egiten ari da, instrumentuok herritarrei erakustera emate aldera, eskolako ikasle eta irakasleen eskutik. Gaur, esaterako, gitarra klasikoko audizioa izango da, 18:30ean, musika eskolan. Joan den astean, berriz, txistu audizioa egin zuten (bideoan). 

Gaurko audizioa, eguaztena, gitarra klasikoko ikasle-irakasleek eskainiko dute. Vanessa Gonzalez irakaslea gidari dutela, kantu ezagunak eskainiko dituzte gitarra klasikoko zortzi ikaslek. 

18:30ean hasiko da eta interesa duen edozein bertara daiteke. 

Joan den astean, berriz, Domentx Uzin irakaslearen gidaritzapean txistua ikasten ari diren Eneko Alvarezek Motxa, Ezozi Arrillagak, Ander Epeldek eta Ivan Caballerok, eta, azken piezan lagun izan zuten Sabin Perez de Heredia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.