Joan den eguaztenean izan ziren musika eskolako gitarra eta baxu audizioak, musika eskolako konbo gelan.
Gitarra elektrikoko ikasle gazteenak izan ziren jotzen lehenak, Izaro Vega eta Inar Arroyo; banaka jo ondoren, elkarrekin, Hertzainak taldearen Aitormena kantua interpretatu zuten, Irati Aguadok eta Lide Viciosak abestuta.
Haien ondoren, Haizea Makinai gitarra ikasle eta Garazi Prieto baxu ikasleen txanda izan zen, haiek Ed Sheeran-en Perfect kanta interpretatu zuten, Aiuri Gisasolak bibolinarekin lagunduta.
Hirugarren, Jon Lopez izan zen, gitarra elektrikoarekin Bob Marleyren Redemtion Song kanta interpretatuz. Eta Ibai Rodriguez etorri zen gero, Loquillo y Trogloditas-en Cadillac solitario interpretatzen.
Audizioa borobiltzeko, Beñat Ugartek blues kanta interpretatu zuen anaia Antxon Ugarte baterian lagun zuela.