Musika eskolako bazkide guztiak daude deituta eguaztenean egingo den batzar nagusira. 19:30ean hastekoa zen, baina Atxolin guraso elkarteak duen batzar orokorrarekin bat ez egiteko, deia apur bat atzeratu eta 19:45ean hasiko da Soraluzeko Musika Eskolako bilera, (19:15ean lehen deialdia).
Aurten, Herri Antzokian barik, Soraluzeko Musika Eskolan elkartuko dira bazkideak. Mahai-gainean, sei puntuko gai-zerrenda izango dute. Besteak beste, memoria eta balantze ekonomikoa, datorren ikasturterako plangintza eta Zuzendaritza Batzordeko kide berrien aukeraketa. Azken hori, bileran bertan egingo dute, musika eskolako bazkideen bozketa bidez.