Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek Eibarko Musika Bandarekin joko dute, domekan

Soraluzeko Musika Eskolako ikasleak Coliseoan, iaz.

Domekan, martxoaren 26an, Soraluzeko Musika Eskolako eta Eibarko Musika Eskolako ikasleek Eibarko Musika Bandarekin joko dute, Coliseo antzokian. 12:30ean hasiko da kontzertua eta sarrera debalde da, baina baina aldez aurretik eskuratu beharko dira Kutxabank bitartez edo Coliseoko leihatilan emanaldia hasi aurretik.

Domekan, Eibarko Musika Bandak bi pieza joko ditu berak bakarrik Tom & Jerry eta The Jungle Book eta beste lau joko dituzte Soraluzeko eta Eibarko musika eskoletako ikasleekin batera: The Marches of John Williams, The Beatles: 1964!, Highlights from Aladdin eta The Best of James Bond.

Soraluzetik zazpi ikasle eta bi irakasle izango dira kontzertuan: klarineteak, Peru, Jone eta Aitor; flautan, Oihane eta Naroa; saxofoian, Onintze eta Lauri; Tzeitel irakaslea saxoan eta Domentx irakaslea bonbardinoan.