Legazpiko Banda Txikiak kontzertua eskainiko du barikuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Legazpiko Banda Txikia.

Martxoaren 17an, barikuan, Legazpiko Banda Txikiak kontzertua eskainiko du Antzokian eta Soraluzeko Musika Eskolako hainbat ikaslek ere parte hartuko dute bertan. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.   

Legazpiko Banda Txikia Doinua musika eskolako 10-13 urte bitarteko 40 bat ikaslek osatzen dute eta Leire Narvaiza eibartarrak zuzentzen du. Duela aste gutxi, Disneyland Parisen izan dira jotzen eta, hain zuzen,  Disneyko pelikuletako hainbat pieza joko dituzte barikuko emanaldian. 
 
Kontzertuan Soraluzeko Musika Eskolako musika hizkuntza eta musika kantuzeko ikasleek ere parte hartuko dute, gorputz perkusioa baliatuz. Azkenengo bi piezak, Havana eta Happy, joko dituzte elkarrekin.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.