Musika eskolako instrumentuak probatzeko aukera

Txistua probatzen.

Otsailean hasi eta maiatzaren 24ra arte, musika eskolan erakusten diren instrumentuak eta haien irakasleak bertatik bertara ezagutzeko eta probatzeko aukera izango da. Guztira 16 instrumentu ikas daitezke Soraluzeko Musika Eskolan.

Honako instrumentu hauek ikas eta proba daitezke musika eskolan: klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, txistua, biolontxeloa, biolina, flauta, gitarra, soinua, perkusioa, baxu elektrikoa, trikitia, gitarra elektrikoa eta pianoa. 

Instrumentuen eskolei dagokienez, berriz, astean behin ematen dituzte instrumentu eskolak.

Instrumentuak probatzeko aukera maiatzaren 24ra arte izango da. Ondoren, datorren ikasturterako aurrematrikulazioarekin hasiko dira musika eskolan eta ordurako norberak zein instrumentu ikasi nahi duen jakinarazi behar du.

14 urtetik aurrera

Bestalde, 14 urtetik aurrera, beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu musika eskolak. Adibidez, Musika Hizkuntza taldean ikasteko aukera edo instrumentua eta musika hizkuntza, biak batera ikastekoa.