Biolontxelo audizioa, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Gaur, barikua, Biolontxelo audizioa egingo dute Gaztetxean, Soraluzeko Musika Eskolako Quico Puges biolontxelo irakasleak gidatuta. Batetik, Eire ikasle berriak bere lehen kontzertua eskainiko du. Bestetik, biolontxelo irakasleak berak eta haren ikasle diren Nagore Sanzek, Lorea de Castrok eta Eider Unamunok Benedetto Marcelloren Sonata interpretatuko dute. 18:30ean hasiko da.

Gaurko audizioan, Eire Beretxinaga gaztetxoak hiru kanta interpretatutako ditu, biolontxeloarekin lehen kontzertua izango duen honetan.

Ondorengo piezari dagokionez, berriz, Puges-ek, Sanzek, De Castrok eta Unamunok Benedetto Marcelloren Sonata piezaren interpretazio berezia egingo dute; ikasle bakoitzak Sonataren mugimendu bat ikasi eta interpretatuko du eta gainerakoen artean akonpainamendua egingo diote batak besteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.