Bihar, eguaztena, musikaz beteko da Herriko Antzokia, Soraluzeko Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen eskutik, Gabonetako kontzertua eskainiko baitute, 18:30ean hasita.
Oraingo honetan, eskolan osatutako taldeak eta konboak izango dira protagonista nagusi, ikasle helduek zein umeek elkarren artean eta irakasleekin batera osatutakoak. 11 abesti taularatuko dituzte, Gabonetakoak zein bestelakoak tartekatuz. Eta lehen aldiz, Musika Kantuz-eko ikasle guztiek batera jardungo dute, irakasleen laguntzarekin. Izaro artista mallabiar ezagunaren Paris abestia zein aurtengo Musikaldiko Pentagrama batek haizean kantak taularatuko dituzte txikienek.