Aurreko egunean izandako Santa Zezilia eguna ospatzeko, Musika Eskolako gaztetxoenak kalejiran irten ziren eguaztenean, bandaz eta trikitilariez lagunduta. Herriko kaleetan zehar ibili ziren eta Santa Anako eskaileretan, Udaletxe parean eta Plaza Zaharreko karpan geldiunea egin zuten hainbat kantu abesteko eta baita dantzatzeko ere. Adibidez, Euskal Herrian Euskaraz kanta abestu zuten, Euskaraldiari keinu eginez. Bukatzeko, Plaza Berrian amaitu zuten ibilaldia, non, azken kantuen ostean, merezitako txoripana izan zuten sari.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.