Azken urteotan, Soraluzen ez da egon lokalik bertako musika taldeek entsea dezaten.
Egoeraren jakitun, Soraluzeko Musika Eskolan intsonorizatu berri dituzten hiru ikasgeletako bat – konbo gela- herriko taldeek entseguak egin ditzaten eskaintzea pentsatu zuten eta aurtengo batzar orokorrean, udaberrian, eman zuten erabakiaren berri. Lokal hori Intsonorizatuta dago, Udalaren finantzazioarekin.
Baldintza bakarra jarri dute lokala erabili ahal izateko: taldekideetako bat musika eskolako ikasle izatea.
Eta dagoeneko erabili ere erabili da lokal hori entsegutarako; uztailean, Caribe Mix osatu zutenek bertan egin zituzten jaietako ikuskizunerako entseguak.