Musika eskola ikasturte berriari begira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko ira. 1a, 16:05

Soraluzeko Musika Eskolan hasi dira dena prestatzen 2022-2023 ikasturtea abiarazteko. Datorren eguaztenean, irailaren 7an banatuko dituzte instrumentuetako ordutegiak eskolan bertan.  Musika eta Mugimendua, Musika Kantuz eta Musika Hizkuntza jarduerei dagozkien ordutegiak, berriz, webgunean daude ikusgai. Jakinarazi dutenez, norbaitek izena eman nahi badu, oraindik badu horretarako aukera.

Soraluzeko Musika Eskolan matrikulatzeko lau modu daude: musika eskolara bertara joan daiteke, Frontoi kalera; telefonoz dei daiteke, 943 75 15 44 zenbakira, email bat bidaliz soraluzemusika@gmail.com helbidera edo HEMEN KLIKATUTA azaltzen den formularioa beteta eman daiteke izena. 

19 instrumentu eta gehiago

2022-2023 ikasturteari dagokionez, irailaren 12an ekingo diote ohiko martxari, ekainera arte. Soraluzeko Musika Eskolak 19 instrumentu ikasteko aukera eskaintzen du. Bestalde, iaztik, 4-8 urte dituzten haurrentzako bekak eskatzeko aukera ere eskaintzen du.