Domentx Uzinek Bergarako Musika Bandari buruzko hitzaldia eskainiko du Itxaropenan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko mai. 14a, 09:21
Bergarako Musika Banda Enrike Txurruka buru.

Datorren eguaztenean, Domentx Uzin musikariak hitzaldi berezia eskainiko du Itxaropenako aretoan, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Bertan, Bergarako Musika bandak maiatzaren 22an herrian joko duen kontzertuaren nondik norakoez jardungo du, kontzertua “gehiago apreziatu ahal izateko gakoak” emateko helburuz.

Bergarako Musika Bandak herrira zein errepertorio ekarriko duen, piezak zein autorerenak diren, zein musika tresna baliatuko dituzten… Eta beste hainbat kontu izango ditu hizpide Soraluzeko Musika Eskolako zuzendari eta Bergarako Musika Bandako kide den Domentx Uzinek Itxaropenan. Gainera, hitzaldiko azalpenak osatu eta aberaste aldera, ikus-entzunezko bat ere erabiliko du. Hala, Uzinek musikazale diren erretiratu zein herritar guztiak gonbidatu ditu eguazteneko hitzordura urrera daitezen. 

Hitzaldia Soraluzeko Musika Eskolak antolatu du, herritarrei "eskolaren ateak ireki eta musika hurbilarazteko" abiatu duen ildoaren barruan.