Jasone Akizu Bilbao Musika Eskolako txistu irakaslearen gidaritzapean ari dira egiten danbolin ikastaroa, bost plazentziar, Debako bi eta Mendaroko bat. Apirilaren 2an hasi ziren, zapatu goizetan eta maiatzaren 7an izango dute azkeneko saioa.
Aste Santuko oporren ondoren, bihar izango du azken-aurreko saioa Soraluzeko Musika Eskola eskaintzen ari den danbolin ikastaroak. Aurtengo ikasturteko berritasunetako bat da berau, ikastaro laburrak eskaintzeko eskolak duen xedearen baitan. Debabarreneko 8 lagunek dihardute trebatzen.
Jasone Akizu Bilbao Musika Eskolako txistu irakaslearen gidaritzapean ari dira egiten danbolin ikastaroa, bost plazentziar, Debako bi eta Mendaroko bat. Apirilaren 2an hasi ziren, zapatu goizetan eta maiatzaren 7an izango dute azkeneko saioa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.