Fuilsenfulsan taldeak Debagoieneko musika eskolen topaketan parte hartu zuen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Astelehenean, Debagoieneko musika eskolen topaketa egin zuten Eskoriatzan, Manuel Muñoz kiroldegian, bi urte egin barik egon ostean. Sei herritako musikariak batu ziren bertan, tartean Soraluzeko Musika Eskolako Fuilsenfulsan taldea.

Fuilsenfulsan taldea osatzen duten Peru Gisasolak, Oihane Rodriguezek, Jone Zubiaurrek eta Ane Moyak Gipuzkoako Buelta eta Doraemon abestiak jo zituzten, Antxon Ugarte perkusio joleak lagunduta.

Hemen klikatuta ikusgai Goiena.eus atariak landutako argazki sorta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.