Domekan, Soraluzeko eta Eibarko musika eskolako dozena bat ikaslek Eibarko musika bandarekin jo zuten Coliseoan. Hainbat film ezagunen soinu bandak interpretatu zituzten: Oihaneko Liburua, Amerika Kapitaina, Star Wars... Antzokia goraino bete zen eta ikusleek gogotik txalotu zuten musikarien lan bikaina. Ikus laburpena bideoan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.