Musika Eskolako pianojoleen emanaldi berezia Amaia Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, izango da, arratsaldeko 18etan Arrasateko Amaia Antzokian.

Otsailaren 12 eta 13an Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu baino lehen, Debagoieneko Musika Eskoletako pianojoleek (tartean soraluzetarrek ere bai) emanaldi berezi bat eskeini ohi dute. Ez daude ohituta antzoki handi baten eta isats-piano handi batekin jotzera, eta aukera paregabea izaten da entsegu orokor gisa Andoaineko Jaialdirako prestatzeko. Gainera, pianojoleentzat, aukera ona izaten da gainerako eskoletako pianojoleak ezagutzeko. 

Aurten, Soraluzetik 5 pianojole joango dira: Nagore Caballero, Malen Ugalde, Maddi Alberdi, Ane Moya eta Lide Viciosa.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.