Ahalduntzen eta Musika Eskola

Erabiltzailearen aurpegia

Musika Eskolak, Ahalduntzen taldeko emakumeak gobidatu ditu hilean behin saio bat egitera.  

Ahalduntzen taldeko emakumeak Musika Eskola ezagutzeko bisita bat egin zuten duela hilabete, eta gela guztiak eta instrumentuak ikusi ostean, saio txiki bat egin genuen instrumentuak joaz.

Ederki pasa zuten, eta ikusi ahal izan zen nola bakoitzak bere kulturako abesti eta musika ezberdinak zituela besteek ezagutzen ez dituztenak.

Elkarren artean musikarekin momentu on bat pasatzeko asmoz, Musika Eskolak gonbitea egin die, hilean behin bertan saio bat egiteko. Kultur arteko aniztasuna denok daukagun altxor bat da eta musikaren bitartez lortzen den elkar ezagutza eta elkarbizitza benetan bereziagoa eta alaiagoa da.

Espero dugu ekimen berri honek musikak herrian dituen erroak zabaltzeko balio izatea eta etorkizunean fruitu ederrak ematea.