Santa Zeziliako kalejira prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2021ko aza. 19a, 14:45

Soraluzeko Musika Eskolan Santa Zeziliako kalejira prestatzen gabiltza azken asteotan. Azaroaren 24an izango da, 18:30ean Santa Ana kaletik abiatuta. 

Musika eskolan, aspaldi hasi ginen motorrak berotzen. Tailerretako zein instrumentuko ikasleok bi hilabete daramatzagu Santa Zeziliako kalejirako abestiak prestatzen. Orain, iritsi zaigu musikaz gozatzeko denbora!

Azaroaren 24ean, eguaztena, Santa Ana kaletik irtengo gara 18:30ean eta Plaza Berrian zein Plaza Zaharrean, musika eta poza zabaltzen arituko gara. Besteak beste, Ikusi mendizaleak, Azaroak 22 eta Egun da Santimamiña kantuak joko ditugu. 

Animatu musikarion eguna gurekin ospatzen!