ATE IREKIAK MUSIKA ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2021ko mai. 20a, 17:26

Larunbat honetan Musika eskolako irakasleak kontzertu zikloa prestatu dugu Ate Irekietarako.

Larunbat honetan (Maiatzak 22an) 10:30tan Musika eskolan aurtengo Ate irekien jardunaldia ospatuko dugu. Jardunaldi honetan 3 estilo ezberdinetako mikro kontzertu pedagogikoak prestatu ditugu; Klasikoa, modernoa eta folka. Kontzertuen ondoren galdera saio bat egingo dugu entzuleen duda guztiak argitzeko.Parte hartzeko ondorengo  "google forms" formularioa bete beharko duzue (azken eguna Maiatzak 20) edo emailez bai telefonoz zuen partaidetza konfirmatu, COVID-a dela eta segurtasun protokoloa bete dezagun.

Noiz bait musika ikasteko premia izan baduzu, orain da zure garaia! Animatu gurekin esperientzia berri bat bizitzeko!

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd101mbTGTrOqvw0If9noe7qSeyexX5YgkFGM_-HQoG35e6Yg/viewform