Oier Ugarteburuk irabazi zuen Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2022ko api. 5a, 15:00

Asola berri taldeko Oier Ugarteburuk irabazi zuen Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatu zen jaurtialdia, 9 txirlo botata. 78 bolarik jokatu zuten Garmendipen, giro ederrean. Zapatuko jaurtialdiaren ostean, Gorka Etxaniz eta Iñaki Gojenola jarri dira sailkapenaren buru, 11 txirlorekin. Iñaki Burunza plazentziatarrak eta Sebas Aranzabalek osatzen duten bikotea 3.postuan da bikotekako sailkapenean.

Botaldia
1. Oier Ugarteburu (Asola berri).........9
2. Gorka Etxaniz (Floreaga)...............8
3. Sebas Aranzabal (Elgeta)...............7
4. Garikoitz Rodriguez (Asola berri).....6
5. Bittor Astigarraga (Asola berri)........6
6. Gartzi Gorosabel (Udala) ...............6
Iñaki Burunza ................................5
Juan Cruz Arizaga ..........................3
J.A. Nuñez.................................... 3

Sailkapen Nagusia

1.Gorka Etxaniz................11
2. Iñaki Gojenola..............11
3. Garikoitz Rodriguez.......10
4. Oier Ugarteburu ............10
5. Fidel Madariaga .............9

Datozen jardunaldiak Elgetan, Elgoibarren, Itziarren, Leintz-Gatzagan, Eibarren, Aretxabaletan nahiz Bergaran egingo dituzte, eta finalak Azkoitiko Floreaga auzoan jokatuko dituzte, ekainaren 4an. Lehendakari Saria, berriz, Soraluzen jokatuko dute ekainaren 11n.