Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

Azken lau urteotako balantzea

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2023ko mai. 24a, 11:00

Udal gobernuan egon garen azken urte hauetan, herriaren behar eta erronkei heldu eta bide eman diegu. Estrategia politiko sendoa definituta eta udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien artean lan ildoak adostuta, elkarlana izan da gure egunerokotasunaren ibilbide orria.

Elkarlanari esker ondorengo proiektuak martxan ditugu, besteak beste:

  • - Kalebarren 8ko enplegu eta gizarteratze zentroa.
  • - Etxaburuetako ur txorroen parkea.
  • - Lantegi eskola berria.
  • - Gabolatseko zubi berria
  • - Kiroldegiko ekipamenduak: Gimnasioa, spining eta erabilera anitzeko gela.
  • - Ezozibidea Berritzen egitasmoa. Auzoa bere osotasunean birgaitzeko proiektua.
  • - Ikastetxeko eskailera eta patio berria. Eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko
    igogailu panoramiko berria.