Azken urteetan egindako lanaren fruituak ikusten hasi garen honetan, ildo beretik jarraitu behar dugu etorkizunari begira ere. Proiektu eta baliabide ugari ditugu eskuartean herriaren eraldaketa sozio-ekonomikoa eta urbanistikoa errealitate bilakatu dadin.
Eskertzekoa eta estimatzekoa da Soraluzeko Eusko Alderdi Jeltzaleak niregan ipinitako konfiantza eta hitz ematen dut, orain arte bezala, herri honen eta bertako herritarren alde, elkarlanean oinarrituta, lan egingo dudala guztien ongizatearen alde.