Babajanerako txartelak domeka goizean (08:00) ipiniko dira salgai

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2025ko urr. 18a, 08:45

Babajana Plaza Zaharreko karpan.

Gaztañerre Azoka eguneko babajanerako txartelak bihar goizean, 08:00etan jarriko dira salgai Iratxo gozodendan (ordu horretan zabaltzen dute denda).  

Azaroaren 8an egingo da aurtengo Gaztañerre azoka eta ohikoa den moduan, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 15:00etan, babajana egingo da Plaza Zaharreko karpan.

Txartelak domekan, goizeko 8:00etan, jarriko dira salgai, guztira, 152, Iratxo gozodendan. Txartela eskuratzeko, izena emateko momentuan ordaindu beharko da dirua, eskura. 
 
Bazkaritarako menua urterokoa izango da: baba gorriak, aza eta sakramentuekin, postrea, kafea eta kopa. Txartelak, hiru motatakoak izango dira: arruntak, 22 euro; Pil-pileaneko bazkide, gazte (-18) eta begetarianoendakoak, 18 euro; eta, azkenik, umeendakoak (-12 urte), 12 euro. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.