Ideia-bilketa abian Gaztañerrerako umore-txapak sortzeko, sari ederrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Orain dela urte batzuk argitaratutako txapak.

Gaztañerre azoka egunerako umore-txapak sortzeko ideia-bilketa antolatu du Pil-pileanek, sari ederrarekin. Ideiak bidaltzeko bete formularioa HEMEN

"Aupa Maurizia!", "Badatoz txistularixak", "Bakarrik, lo ez!", "Kontuz, Eibartarrak!"... eta umorezko beste hainbat lelorekin argitaratu zituen txapak Pil-pileanek duela zenbait urte, Gaztañerre Azokan. 

Aurten, umore-txapa berriak egiteko asmoz, Pil-pileanek ideia bilketa irekia antolatu du herritarrei zuzenduta. Ideiak azaroaren 4a baino lehen bidali beharko dira formularioa beteta, nahi izanez gero, izen-abizenak ipinita edo modu anonimoan, bestela. 

Izena ematen duten partehartzaileen artean, Pil-pileanek Errigoraren saski bat zozkatuko du Gaztañerre Azoka eguneko babajanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.