Babajanerako txartelak bariku goizean (08:00) ipiniko dira salgai

Babajana, iaz.

Gaztañerre azoka eguneko babajanerako txartelak bariku goizean, 08:00etan jarriko dira salgai Iratxo gozodendan.  

Azaroaren 9an egingo da aurtengo Gaztañerre azoka eta ohikoa den moduan, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 15:00etan, babajana egingo da Plaza Zaharreko karpan. Barikuan, goizeko 8:00etan, jarriko dira salgai bazkaritarako txartelak, guztira, 135, Iratxo gozodendan. Txartela eskuratzeko, izena emateko momentuan ordaindu beharko da dirua, eskura. 
 
Bazkaritarako menua urterokoa izango da: baba gorriak, aza eta sakramentuekin, postrea, kafea eta kopa. Txartelak, hiru motatakoak izango dira: arruntak, 20 euro; Pil-pileaneko bazkide, gazte (-18) eta begetarianoendakoak, 16 euro; eta, azkenik, umeendakoak (-12 urte), 12 euro. 
 
Aurten, nobedade moduan, bazkariaren ostean, Iago Magoak magia ikuskizuna eskainiko du bazkaltiarren gozamenerako.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.