Auzoko Jaia Aretxabaletan, ekainaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Unamuno 2019ko eka. 3a, 08:00

Ekainaren 9an, Auzoko egitasmoaren ikasturte amaierako jaia ospatuko dugu Aretxabaletan. Bertan parte hartu nahi izanez gero, Soraluzeko Auzokon eman daiteke izena.

Euskara, aniztasuna eta herritarrak batzen dituen egitasmoak Aretxabaletan egingo du ikasturte amaierako jaia, goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean, herriko plazan. Besteren artean, talde dinamika irekiak, hainbat herrialdetako janari dastaketa eta plaza-dantzak egingo ditugu.

Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu edo idatzi Soraluzeko Auzoko egitasmoko arduradunari: 943751304 edo 646878445 (Maialen). 

2018an, Soraluzen egin genuen ikasturte amaierako Auzoko Jaia.