Datorren eguaztenean amaituko da Berbalagun egitasmoan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Berbalagun egitasmoan parte hartzen duten herritarretako batzuk, izen-emate kanpaina iragartzen.

Urriaren 31n amaituko da Berbalagun egitasmoan izena emateko aukera. Dagoeneko hogeita lau herritarrek adierazi dute datorren ikasturtean parte hartzeko asmoa.

Astean ordubetez elkartu eta euskaraz egitea, horixe da Berbalagun egitasmoak proposatzen duen metodoa ahozko euskara lantzeko. Berba-taldeak astegunetan batzen dira, batzuek goizez eta beste batzuk arratsaldez, partaideen beharrizanen arabera.  

Eguenean pintxo-pote berezia egingo dute Berbalagun egitasmoan diharduten herritarrek: “Berba-potea”. Urriaren 4an egin zuten berba-pote berezian iragarri zuten izena emateko epea zabalik dagoela eta herritarrak aniatu zituzten egitasmoan parte hartzera.

Izena emateko, idatzi daiteke maialen@pilpilean.eus helbidera, edo jo Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartera. Bestela, online ere eman daiteke izena: https://labur.eus/soraluze. Egitasmoan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxieneko ulermen-maila ziurtatzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.