Soraluze eta Elgoibarko herritarrek zein udalek argi adierazi dute Green Capitalek aurkeztutako proiektuaren aurka daudela, Karakate eta ingurua babestu nahi dituztelako eta legez ere horrelako jardueren aurrean eremuok babestuta daudelako. Hala ere, proiektuaren prozedura administratiboak aurrera jarraitzen du eta enpresak behin betiko Ingurumen Inpaktuen Txostena eta proiektua aurkeztu behar ditu datozen asteetan. Horren aurrean, Karakate eta inguruak babestearen alde irmo eta sendo jarraitzen dugula erakusteko, Elgoibarko Karakate Bizirik plataformak deialdia egin du giza kate baten bitartez dorre eoliko bat benetako neurrian irudikatzeko, Elgoibarko kaleetan bertan.
Hitzordua 12:30ean izango da, plazan, eta handik hasita osatuko da giza katea. Aterkin beltz edo iluna eramateko eskatu dute. Dagoeneko 100 lagunek eman dute atxikimendua, eta haietako batzuen berba eta irudiekin bideo bat osatu dute.
Soraluzeko Karakate Bizirik plataformako kideak ere han izango gara. Bazatoz?